Clitocybe odora

Anis klitozibe berdea, Anisada, Clitocibe perfumado, Clitocybe anisé, Aniseed toadstool

BALIORIK GABEA BALIORIK GABEA

Txapela: 5-8 cm-ko zabalera izan dezake. Hasieran kanpai itxura du, gero konbexua eta azkenik zapala eta deprimitua erdialdean. Kolore berde-grisaska edo urdin-berdexka dauka, baina zahartutakoan kolore motelagoa du.

Laminak: Itsatsiak edo apur bat dekurrenteak, ez oso estuak eta gris-berdexka zurbilak, txapelaren kolorea baino argiagoak.

Oina: Haritsua eta laua, txapelaren kolorea baino motelagoa. Oinaren behealdean mizelio-hondarrak atzeman daitezke.

Mamia: Biguna, zuria edo apur bat berdexka. Zapore goxoa eta anis usain indartsua.

Noiz eta non aurkitu: Udan eta udazkenean konifera artean eta hostogalkorreko basoetan. Ez da oso ugaria.

Jangarritasuna: Baliorik gabea. Baina anis-usaina duela-eta, nahaskietan erabili ahal da zaporea indartzeko. Dena den, ez du jateko aparteko baliorik.

Oharra: Anis-usainaz baliatuz, leku batzuetan mermeladak egiten dituzte perretxiko honekin.

*Zalantzarik izanez gero, kontsultatu zure inguruko perretxikozale aditu batekin.