Clitocybe geotropa
San Marin ziza, Urril-ziza, Platera, Tête-de-moine, Monk’s head
OSO ONA
Txapela: 5-25 cm-ko zabalera izan dezake. Mamitsua. Gaztetan fraide itxura du, gero zapala da, eta azkenik hondoratua. Txapel erdian titi moduko bat du. Okre kolorea du.
Laminak: Dekurrenteak edo oso dekurrenteak. Txapelaren kolorekoak edo argiagoak.
Oina: Handia, haritsua eta mamitsua. Txapelak baino kolore argiagoa du.
Mamia: Mamitsua eta zurixka. Almendra mingotsen usaina du, batez ere, laminek.
Noiz eta non aurkitu: Udazkenean eta negu hasieran, alturako larreetan, landetan, txilarretan eta basoetako argiunetan. Ugaria da, baina C. Nebularisa baino gutxiago.
Jangarritasuna: OSO ONA. Leku batzuetan oso estimatua da. Perretxiko gazteen txapelak sukaldatzea gomendatzen da, oina nahiko gogorra baita.
Oharra: Zaila da perretxiko pozoitsuekin nahastea.