Cantharellus lutescens
Saltsa-perretxiko horia, Angula de monte, Chanterelle jaune, Yellow foot
OSO ONA
Txapela: 2-6 cm-ko zabalera izan dezake. Tronpeta edo inbutu itxura du, eta haritsua da. Kolorea: gaztaina eta marroi-laranja artekoa.
Laminak: Ez du laminarik. Himenioak izurrak ditu, baina ez nabarmenegiak. Batzuetan lau samarra ere bada, kolore horixka edo laranjarekin.
Oina: Luzea, distiratsua eta urre-horixka kolorekoa.
Mamia: Mehea eta malgua. Zapore suabea eta fruta usain ederra du. Intsektu-arrek ez diote erasaten.
Noiz eta non aurkitu: Irailetik abendura bitartean, pinudietan, kare-lurretan eta goroldio umel artean.
Jangarritasuna: ONA. Ateratzen denean oso ugaria.
Oharra: Cantharelus tubaeformisen antza dauka, jangarria hau ere.
*Zalantzarik izanez gero, kontsultatu zure inguruko perretxikozale aditu batekin.