Cantharellus cibarius

Zizahoria, Saltsa-perretxikoa, Rebozuelo, Girolle, Chantarelle

BIKAINA BIKAINA

Txapela: 4-10 cm-ko zabalera izan dezake. Mamitsua, hasieran konbexua eta gero deprimitua. Koloreak: horia, arrautza-gorringoaren kolorekoa, edo hori-laranja. Gramofono itxura du.

Laminak: Horiak. Izurrak dituztela ematen du eta oso dekurrenteak dira.

Oina: Horia. Goian zabalagoa behean baino. Zilindrikoa eta irregularra ere izan daiteke.

Mamia: Trinkoa, elastikoa eta zuria edo horixka. Usain eta zapore ederrekoa.

Noiz eta non aurkitu: Uda hasieratik udazkena bitartean, batez ere, baso hostogalkorretan, baina baita konifera artean ere.

Jangarritasuna: BIKAINA. Arrautza-nahaskietan zein saltsetan sukaldatu daiteke.

Oharra: Zizahoriak oso erraz kontserba daitezke. Nahikoa da hari batera kordatzea eta haria kanpoan eskegitzea perretxikoak lehor daitezen. Gero, gisatu edo saltsetan erabiltzeko orduan, nahiko da zizahoriak uretan sartzea berriro hidrata daitezen. Euskal Herrian asko erabiltzen da saltsen osagarri modura, hortik datorkio saltsa-perretxiko izena.Omphalotus illudens toxikoarekin nahas daiteke; baina, batez ere, askoz ere antz handiagoa du Hygrophoropsis araunticarekin. Zorionez, azken hau, ez da kaltegarria.

*Zalantzarik izanez gero, kontsultatu zure inguruko perretxikozale aditu batekin.