Cantharellus tubaeformis
Saltsa-perretxiko horiluna, Rebozuelo atrompetado, Chanterelle d'atomne, Yellowfoot
ONA
Txapela: 3-6 cm-ko zabalera izan dezake. Koloreak: arrea, hori-grisa edo marroi-okrea. Txapel irregularra du, inbutu formakoa. Erdialdean irekiera bat du oinaren hutsunearekin bat egiten duena. Kutikula lehorra eta bereiztezina du.
Laminak: Lamina itxurako tolestura dekurrenteak ditu, gris horixkak.
Oina: Mehea, malgua, zuri-horixka edo grisa. Zapore goxoa eta usaintsua.
Mamia: Mehea eta malgua. Zapore suabea eta fruta usain ederra du. Intsektu-arrek ez diote erasaten.
Noiz eta non aurkitu: Irailetik abendura bitartean, pinudietan eta hostogalkorretan, humus eta goroldio artean batik bat.
Jangarritasuna: ONA
Oharra: Cantharelus lutescensen antza dauka, baina C. tubaeformisek kolore apalagoak ditu, txapela lauagoa da eta himenioak tolestura markatuagoak. Biak dira jangarriak.