Calocybe gambosa
Ziza, Susa, Perretxiko, Seta de San Jorge, Mousseron, St. George’s mushroom
BIKAINA
Txapela: 5-12 cm-ko zabalera izan dezake. Mamitsua eta sendoa, zuri-krema kolorekoa.
Laminak: Zuriak edo krema kolorekoak, ugariak eta meheak.
Oina: Zurixka. Behealdean sendoagoa da, gainerakoan zilindrikoa, txikia eta haritsua.
Mamia: Zuria, mamitsua. Irin usain sarkorra du eta zapore ederra.
Noiz eta non aurkitu: Udaberriko perretxikoa da nagusiki. Nolanahi ere, hasi, bakanka bada ere, altuera gutxiko zelaietan hasten da negu amaieran, baina, batez ere, apirila erditik ekainera bitartean ateratzen da alturako larreetan. Uda hasieran 1.000 metrotik gorako larreetan ere atera ohi da. Belardiak maite ditu, baina baita txilarrak eta aranondoak ere. Perretxiko hau ateratzen den parajeetan belarra berdeagoa da. Batzuetan udazkenean ere ateratzen da.
Jangarritasuna: BIKAINA. Euskal Herrian perretxikorik preziatuenetakoa da.
Oharra: Entoloma sinuatum toxikoarekin nahas daiteke. Azken hau, udazkeneko perretxikoa da, baina, noizbait, udaberrian ere ateratzen da. Euskal Herrian zenbait intoxikazio izan dira Calocybe gambosak (“ziza”, jangarri bikaina) eta Entoloma sinuatumek (“maltzurra”, toxikoa) antz handia daukatelako.