Boletus satanas
Satan onddo, Boleto de Satanás, Satan’s bolete, Devil’s bolete
POZOITSUA
Txapela: 10-30 cm-ko zabalera izan dezake. Gogorra, mamitsua eta ia zuria gaztetan; gero, zuri-gris-berdexka. Gaztetan kutikula belusatua du, ondoren matea eta laua.
Laminak: Hasieran horiak eta segituan gorriak edo gorri-laranja kolorekoak. Ukitzerakoan urdindu egiten dira zertxobait.
Oina: Gehienetan txikia eta potoloa, bulba itxurakoa. Behealdean hori-grisa, erdian gorrixka eta goialdean horia. Sare arrosaz hornituta dago.
Mamia: Sendoa eta zuria. Zertxobait urdindu egiten da ukitzerakoan. Hasieran usain garratza, eta ondoren oso desatsegina. Zapore gozoa.
Noiz eta non aurkitu: Udatik udazkena bitartean pagadi, harizti, gaztainadi, artadi, pinudi, belartza eta txilar artean ateratzen da.
Jangarritasuna: TOXIKOA. Gastroenteritisa eragiten du.
Oharra: Ez da oso arrunta euskal parajeetan.