Boletus regius
Onddo errege, Boleto real, Bolet royal, Royal bolete
BIKAINA
Txapela: 6-12 cm-ko zabalera izan dezake. Perretxiko ederra da bere kolore fina dela-eta. Txapela grosella kolorekoa da, batzuetan kolore indartsua du baina besteetan apalagoa da. Kutikula arrakalatu egiten da sasoi lehorretan.
Laminak: Hodi zertxobait itsatsiak ditu, kolore hori deigarrikoak gaztetan eta oliba kolorekoak gero. Poro estuak ditu, hodien kolorekoak.
Oina: Horia, baina behealdean gorri kolorea har dezake. Erretikulu hori fina du oinaren goialdean.
Mamia: Horia, nahiz eta tonalitate arrosaren bat izan dezakeen. Mami trinkoa du, gorrixka kutikula azpian eta arrosa oinaren behealdean. Urritza zaporea du, eta usain suabea baina atsegina.
Noiz eta non aurkitu: Maiatzean hasi eta udazkenera arte ateratzen da, harizti, pagadi, artadi, urkidi eta gaztainadietan.
Jangarritasuna: BIKAINA. Boletus aereus eta Boletus Edulisen bestekoa.
Oharra: Zaila da beste perretxiko batzuekin nahastea txapelaren kolore gorri-arrosa ederra dela eta. Nolanahi ere, Boletus specious antzekoa da, baina honen mamia urdindu egiten da mozterakoan edo ukitzerakoan.