Boletus queletii
Boleto de Quelet, Bolet de Quélet, Deceiving bolete
ONA
Txapela: 5-15 cm-ko zabalera izan dezake. Kolorea: hori-berdexkatik gorriraino. Kutikula belusatua du, lehorra.
Laminak: Hodi horixkak gaztetan, gutxira laranja kolorea hartzen dute eta, azkenean gorriak dira. Poro gorriak..
Oina: Zilindrikoa, horia eta erretikulurik gabea. Bere ezaugarririk nabarmenena da oinaren behealdean daukan gorri-purpura edo ardo kolorea
Mamia: Trinkoa, horia eta gorri-purpura oinaren behealdean. Mozterakoan urdindu egiten da. Usain frutaduna.
Noiz eta non aurkitu: Udan eta udazken hasieran, pagadi, harizti, bide-bazter eta lurzoru umeletan. Nahiko espezie arrunta da.
Jangarritasuna: ONA. Komeni da ondo sukaldatzea.
Oharra: Boletus erythropus jangarriarekin nahas daiteke. Boletus satanas toxikoarekin ere nahas daiteke, baina honek txapela eta mamia zurixkak ditu.