Boletus pinophilus

Kaskabeltza, Boleto de pino, Bolet des pins, Pine bolete

BIKAINA BIKAINA

Txapela: 5-25 cm-ko zabalera izan dezake. Hasieran borobila, gero zabaldu egiten da. Kolore gorri-marroia du, eta marroi-purpura ere bai. Gaztetan kutikula belusatua du, gerora distiragarri agertzen da.

Laminak: Luzeak, zurixkak gaztetan eta gero hori-berdexkak. Poro finak, hodien kolore berekoak.

Oina: Gogorra eta mamitsua. Gorri-arre kolorekoa. Goialdean saretxo zuri-horixka batez estalia.

Mamia: Zuria. Arrosa kolorekoa kutikula azpian. Ez da urdintzen moztutakoan. Usain eta zapore ederrekoa.

Noiz eta non aurkitu: Udaberri erditik eta udazkena arte koniferoen basoetan; baina pagadietan ere ager daiteke. Euria gogotik egin ondoren ateratzen da. Ez da oso arrunta.

Jangarritasuna: BIKAINA. B. edulis, B. aereus eta B. aestivalisen parekoa.

Oharra: Hasiera batean Boletus edulis espeziearen barietatetzat jotzen zen; baina Boletus pinophilusek tonu gorrixkak ditu txapelean eta kutikula azpiko mamia arrosa kolorekoa da.

*Zalantzarik izanez gero, kontsultatu zure inguruko perretxikozale aditu batekin.