Boletus luridus
Onddo zikina, Boleto cetrino, Bolet blafard, Lurid bolete
ONA
Txapela: 6-12 cm-ko zabalera izan dezake. Mamitsua da. Hasieran hemisferikoa, gero konbexua. Kolore asko har ditzake: arre-oliba, gorria, marroi-oliba edo marroi-herdoila. Kutikula lehorra du.
Laminak: Hodi horixkak ditu. Poruak, berriz, gorrixkak dira, eta urdindu egiten dira sendo presionatuz gero. Poruekin bat egiten duen zatia gorrixka da, eta horixe da perretxiko honen ezaugarririk bereizgarriena.
Oina: Betea, sendoa eta horia. Erretikulu gorrixka du, ongi markatua. Mamia urdindu egiten da ukitzerakoan.
Mamia: Trinkoa, horia eta gorri-laranja hodi azpian. Mozterakoan kolore berde-urdinxka hartzen du berehala. Zapore suabea eta usain gozokoa.
Noiz eta non aurkitu: Udan eta udazkenean edozein motatako basotan. Itzalpeak ea bide-bazterrak ditu gogoko.
Jangarritasuna: ONA. Boletus erythropusen antza du, baina ez da hain preziatua. Urdintzen diren boletus guztiak bezalaxe, toxikotzat hartzen zen garai batean.
Oharra: Boletus erythropus eta Boletus queletiirekin nahas daiteke, baina hauek ez dute erretikulurik oinaren azalean.