Boletus erythropus
Onddo hankagorria, Hongo de pie rojo, Bolet à pied rouge, Dotted stem bolete
OSO ONA
Txapela: 5-15 cm-ko zabalera izan dezake. Perretxiko gogorra da, borobila hasieran, konbexua gero eta zapala azkenean. Gaztetan belusa moduko bat dauka. Kolore marroi iluna du, eta tonalitate purpura eta oliba kolorekoez apainduta egon ohi da.
Laminak: Hori-berdexkak. Ukitzerakoan urdindu egiten dira. Poro txikiak eta borobilak ditu, gorri-laranja kolorekoak.
Oina: Gogorra eta mamitsua, gorri-arre kolorekoa. Ez dauka sare edo erretikulurik.
Mamia: Horia eta trinkoa. Moztearekin batera urdindu egiten da. Zapore eta usain atsegina.
Noiz eta non aurkitu: Udan hasi eta udazkena arte. Normalean pagadi eta hariztietan ateratzen da. Ez da horren ohikoa konifera artean, baina hor ere agertu ohi da.
Jangarritasuna: ONA. Ondo kozinatua hobea. Normalean ez du harren eta intsektuen erasorik jasaten. Luzaroan toxikotzat jo izan da mamiaren kolorea aldatzen zaiolako airearekin kontaktuan sartzerakoan eta poro gorriak dituelako.
Oharra: Poro gorridun Boletusekin nahas daiteke: B. queletii, B. luridus eta B. dupainii, hirurak jangarriak