Boletus edulis
Onddo zuria, Hongo blanco, Calabaza, Cèpe de Bordeaux, King bolet, Penny bun
BIKAINA
Txapela: 5-20 cm-ko zabalera izan dezake. Hasieran borobila, gero zabaldu egiten da. Kutikula laua, ez belusatua eta likatsua sasoi hezeetan. Gaztaina kolorekoa edo marroi iluna, txapel-ertza argiagoa da.
Laminak: Gaztetan zuriak, gero hori-berdexkak. Poro txikiak eta borobilak, hodien kolore berekoak.
Oina: Sendoa, gogorra, potolo samarra oinean eta gero zilindrikoa. Zuria edo marroi argia, eta sare mehe batez hornitua.
Mamia: Zuria. Sendoa gaztetan eta gero bigunagoa. Ez da urdintzen moztutakoan. Usain eta zapore ederrekoa.
Noiz eta non aurkitu: Udazkenean pagadi, harizti, gaztainadi eta pinudietan; eta baita txaretan ere.
Jangarritasuna: BIKAINA. Perretxikorik preziatuenetako bat da herrialde guztietan.
Oharra: Boletus aereus, Boletus pinophilus eta Boletus aestivalisekin nahas daiteke, guztiak jangarri bikainak.