Boletus appendiculatus

Onddo hankazorrotza, Hongo apendiculado, Bolet appendiculé, Butter bolete

ONA ONA

Txapela: 8-15 cm-ko zabalera izan dezake. Hasieran hemisferikoa, gero konbexua. Kafesne kolorekoa edo marroi-gorria izan daiteke. Kutikula zertxobait belusatua.

Laminak: Aski luzeak, finak eta horiak hasieran eta marroi-berdexkak gero. Poro finak, hori biziak; ukitzean urdindu egiten dira apur bat.

Oina: 8 -15 cm-ko luzera. Gaztetan lodia, gero zilindrikoa. Hori kolorekoa, baina behealdea okrea edo arre-gorria.

Mamia: Trinkoa, zuri-horixka. Urdindu egiten da zertxobait airearekin kontaktuan. Oinaren mamiak arrosa kolorea hartzen du, batez ere behealdean. Oinaren behealdeko mamia gogorra da.

Noiz eta non aurkitu: Uda eta udazken hasieran zuhaitz hostozabalen azpian, batez ere haritz eta pagopetan. Talde txikietan atera ohi da.

Jangarritasuna: ONA. Oinaren behealdea ez jatea hobe, gogor samarra da-eta.

Oharra: Boletus speciosus eta Boletus regiusekin nahas daiteke, baina hauen txapela gorria da.

*Zalantzarik izanez gero, kontsultatu zure inguruko perretxikozale aditu batekin.