Boletus aestivalis
Udako onddo zuria, Hongo reticulado, Cèpe d’été, Bolet réticulé, Summer cep
BIKAINA
Txapela: 5-15 cm-ko zabalera izan dezake. Marroi iluna gaztetan eta marroi argia gero. Kutikula lehorra du, belusatu samarra. Txapela arrakalatu egiten da eguraldia lehorra denean.
Laminak: Hodi luzeak ditu. Gaztetan zuriak, gero hori-berdexkak. Poro finak ditu, hodien kolore berekoak.
Oina: Txapelaren kolore berekoa, edo agian argiagoa. Erretikula edo sarea du oinaren luzera guztian.
Mamia: Zuria, trinkoa gaztetan, gero biguna. Usain eta zapore atseginekoa.
Noiz eta non aurkitu: Udaberri amaieran eta uda hasieran ateratzen da pagadi, artadi, harizti eta gaztainadietan. Lurzoru lehorrak eta siliziodunak ditu gustuko. Uda lehorregia bada geroago ere agertu ahal da.
Jangarritasuna: BIKAINA. Arazo bakarra da harrek eta intsektuek erasaten dutela.
Oharra: Boletus edulisen antzekoa da, baina B. aestivalis txikiagoa da.