Boletus aereus

Onddo beltza, Boleto negro, Cèpe bronzé, Dark cep

BIKAINA BIKAINA

Txapela: 5-15 cm-ko zabalera izan dezake. Hasieran borobila, gero zabaldu egiten da. Gaztetan ia beltza da, gero marroi iluna. Mamitsua, lehorra eta belusatua da.

Laminak: Hodi meheak eta luzeak. Gaztetan zuriak, gero horiak eta azkenean berdeak. Poro finak ditu, hodien kolore berekoak.

Oina: Sendoa, gogorra, potolo samarra oinean eta gero zilindrikoa. Arre-okre kolorekoa da eta goialdean saretxo batez estalita dago.

Mamia: Gogorra, zuria. Ez da urdintzen moztutakoan. Usain eta zapore ederrekoa.

Noiz eta non aurkitu: Udan eta udazkenean pagadi, harizti eta gaztainadietan; pinudietan ere bai noiz edo noiz. Eguraldi epela du gogoko. Eremu argitsu eta eguzkitsuak maite ditu.

Jangarritasuna: BIKAINA. Askorentzat Boletus onena da.

Oharra: Boletus pinophilus onddoarekin nahas daiteke, baina honek ardo edo purpura koloreko tonuak ditu. Boletus aestivalisekin ere nahas daiteke, baina honen mamia trinkotasun gutxiagokoa da eta tonu argiagoak ditu. Guztiak dira jangarri bikainak.

*Zalantzarik izanez gero, kontsultatu zure inguruko perretxikozale aditu batekin.