Amanita virosa
Hiltzaile konkorduna, Cicuta fetida, Ange de la mort, Destroying angel
HILGARRIA
Txapela: 4-8 cm-ko zabalera izan dezake. Kanpai itxurako txapela du, oboidea. Zuri-zuria da, satinatua. Hezetasunaren eraginez kutikula distiragarria du. Txapelak txikitxoa dirudi perretxikoaren altueraz alderatuz gero.
Laminak: Zuriak eta estuak.
Oina: Zilindrikoa eta zuri-zuria. Eraztuna dauka eta zaku itxurako bolba zuri hauskorra ere bai.
Mamia: Zuria eta hauskorra. Usain desatsegina du.
Noiz eta non aurkitu: Udan eta udazkenean harizti, pagadi eta pinudietan. Zorionez, nahiko bakana da gure basoetan.
Jangarritasuna: HILGARRIA. Amanita phalloidesen intoxikazio mota bera eragiten du.
Oharra: Txanpinoi zuriekin nahas daiteke: Agaricus arvensis, Agaricus bisporus, Agaricus Campestris eta Agaricus Silvicolarekin. Baina, Amanitek bolba dute, eta Agaricusek ez. Amanita Vernarekin eta Amanita phalloides v. albarekin ere nahas daiteke, oso antzekoa baitira; hauek ere hilgarriak dira.