Amanita verna

Hiltzaile goiztiarra, Amanita primavera, Amanite printanière, Fool’s mushroom

HILGARRIA HILGARRIA

Txapela: 5-10 cm-ko zabalera izan dezake. Borobila hasieran eta konbexua gero. Zuria eta apur bat okrea erdi aldean. Likatsu samarra.

Laminak: Zuriak eta estuak. Lamina asko ditu.

Oina: Zuria. Hasieran betea eta gero hutsik. Eraztun zuria eta eskegia. Bolba zuria eta iraunkorra.

Mamia: Zuria eta hauskorra. Amanita phalloidesen usain bertsua.

Noiz eta non aurkitu: Batik bat haritzen azpian. Gure inguruan nekez ateratzen da. Nahiko arrunta Burgosko probintzian eta Landetako eskualdean.

Jangarritasuna: HILGARRIA. Amanita phalloidesen intoxikazio mota bera eragiten du.

Oharra: Txanpinoi zuriekin nahas daiteke: Agaricus arvensis, Agaricus bisporus, Agaricus Campestris eta Agaricus Silvicolarekin. Baina, Amanitek bolba dute, eta Agaricusek ez. Amanita Virosarekin eta Amanita phalloides v. albarekin ere nahas daiteke, oso antzekoa baitira; hauek ere hilgarriak dira.

*Zalantzarik izanez gero, kontsultatu zure inguruko perretxikozale aditu batekin.