Amanita vaginata

Kukumelo grisa, Cucumela, Amanita enfundada, Amanite vaginée, Grisette

BALIORIK GABEA BALIORIK GABEA

Txapela: 5-10 cm-ko zabalera izan dezake. Hasieran kanpai itxura du, gero zabaldu egiten da. Distiragarria sasoi lehorretan. Gris kolorekoa edo apur bat ilunagoa. Batzuetan bolba-arrasto handiak izaten ditu txapelean. Txapel-ertza oso ildaskatua du.

Laminak: Zuriak eta oso zabalak.

Oina: Luzea eta zuria. Ez du eraztunik, baina bai bolba zuri iraunkorra oinaren behealdean.

Mamia: Zuria eta apur bat koloreztatua kutikula azpian. Zapore eta usain atsegina.

Noiz eta non aurkitu: Udazkenean konifera artean zein baso hostozabaletan.

Jangarritasuna: Jangarria. Baina toxikoa gordinik.

Oharra:

*Zalantzarik izanez gero, kontsultatu zure inguruko perretxikozale aditu batekin.