Amanita rubescens
Ardotsua, Amanita vinosa, Amanite rouguissante, Amanite vineuse, Blusher
OSO ONA
Txapela: 5-15 cm-ko zabalera izan dezake. Hasieran borobila, gero konbexua eta azkenik zabaldu egiten da. Kutikula distiragarria du, arre-gorri kolorekoa, tindura arrosa, horixka edo ardo kolorekoaz. Ezkata edo garatxo zuri-gris txikitxoek txapela estaltzen dute modu irregularrean.
Laminak: Zuriak. Perretxikoa zahartu ahala, arre-gorri kolorea hartzen dute.
Oina: Zuri-arrosa. Behealdean zabalagoa da. Bolba ardoaren kolorekoa da. Eraztun handia du, zuri-arrosa.
Mamia: Zuria, baina arrek jotako zaurietan gorritu egiten da. Ez du aparteko usain edo zaporerik, baina zertxobait mingotsa izan daiteke.
Noiz eta non aurkitu: Udaberri, uda eta, batez ere, udazkenean. Oso arrunta eta ugaria da. Pinudietan ateratzen da batez ere, baina baita pagadi, harizti eta gainerakoetan ere.
Jangarritasuna: ONA. Baina gordinean toxikoa da, hemolisinak baititu.
Oharra: EZ jan gordinik. Ondo sukaldatuta jan behar da, 70 oC-tik gora prestatuez gero desagertu egiten baitira perretxiko honek dituen substantzia hemolitikoak. Amanita pantherina toxikoarekin eta Amanita spissa jangarriarekin nahas daiteke, baina hauen mamia ez da gorritzen.