Amanita phalloides
Hiltzaile berdea, Oronja mortal, Cicuta verde, Calice de la mort, Death cap
HILGARRIA
Txapela: 5-15 cm-ko zabalera izan dezake. Kolore ezberdinak izan ditzake: oliba, berde-horixka, gris-berdexka, zuri-berdexka, zuri-horixka eta, batzuetan, zuria ere bai. Txapela, hasieran, itxia da, gero hemisferikoa eta, azkenean, zapala. Hezetasunarekin biskositate apur bat hartzen du. Txapelean apenas izaten du garatxo-arrastorik.
Laminak: Zuriak eta estuak.
Oina: Zuria edo zuri-berdexka. Hasieran bete-betea, gero zulatua. Eraztun zuria du eta bolba ere bai, zaku itxurakoa.
Mamia: Zuria eta biguna. Gaztetan ez du apenas usainik, baina gerora usain txarra du.
Noiz eta non aurkitu: Uda amaieran eta udaberri hasieran ateratzen da batez ere. Edozein eratako basotan aurki daiteke: pagadi, harizti eta pinudietan batez ere.
Jangarritasuna: HILGARRIA. Perretxikorik arriskutsuena da, oso ugaria baita.
Oharra: Behar beharrezkoa da espezie hilgarri hau ondo ezagutzea beste espezie jangarri batzuekin ez nahasteko, batez ere Russula generoko perretxiko berdeekin (Russula virescens, Russula aeruginea, Russula heterophilla…)