Amanita pantherina
Lanperna txarra, Falso galipierno, Amanita pantera, Amanite panthère, Panther cap
POZOITSUA
Txapela: 4-12 cm-ko zabalera izan dezake. Kolore ezberdinak har ditzake: marroia, arrea eta baita grisa ere. Garatxo zuriak ditu, baina euriarekin desagertu egin daitezke.
Laminak: Zuriak eta estuak.
Oina: Zuria. Hasieran bete-betea, gero zulatua. Oinean bolba zuria du, handi samarra. Eraztuna ere badu, handi samarra eta zuria hau ere.
Mamia: Zuria, hezea, mehea eta usainik gabea.
Noiz eta non aurkitu: Udatik udazkenera bitartean, batez ere hariztietan, baina baita pagadi, artadi eta pinudietan ere.
Jangarritasuna: TOXIKOA
Oharra: Kontu handiz ibili beharra dago Amanita rubescensekin ez nahasteko. Azken honen mamia, gehiago edo gutxiago, gorritu egiten da, ardo kolorea hartzen du.
*Zalantzarik izanez gero, kontsultatu zure inguruko perretxikozale aditu batekin.