Amanita gemmata

Lanperna hori, Amanita junquillea, Amanite jonquille, Jonquill amanita

POZOITSUA POZOITSUA

Txapela: 5-12 cm-ko zabalera izan dezake. Hasieran konbexua da eta zapala gero. Koloreak: hori argia, krematsua eta inoiz zurixka ere bai. Bolba-arrasto zuriak ditu txapel gainean.

Laminak: Zuriak eta estuak.

Oina: Zilindrikoa, luzea eta zurixka. Behealdean bolba mehea eta zuria dauka. Bolba baino goratsuago eraztun zuri bat dauka, mehea hau ere.

Mamia: Zuria. Ez da aldatzen mozterakoan.

Noiz eta non aurkitu: Udaberritik udazkenera baso mota guztietan, batez ere, pinudietan. Lur gaziak eta hareatsuak ditu gogoko. Espezie arrunta da.

Jangarritasuna: Toxikoa

Oharra:

*Zalantzarik izanez gero, kontsultatu zure inguruko perretxikozale aditu batekin.