Amanita citrina

Lanperna limoia, Amanita citrina, Amanite citrine, False death cap

BALIORIK GABEA BALIORIK GABEA

Txapela: 5-10 cm-ko zabalera izan dezake. Hasieran hemisferikoa eta zapala gero. Sasoi hezeetan kutikula labaina du, ez likatsua, eta distiragarria eta satinatua sasoi lehorretan. Kolore ezberdinak har ditzake: hori zitrikoa, hori zurbila, hori-berdexka eta batzuetan zuri-zuria ere bai (var. alba).

Laminak: Zuriak eta zurixkak, hori zitrikoaren arrastoekin. Estuak eta irregularrak.

Oina: Zilindrikoa, hasieran betea eta gero hutsa. Zuria edo horixka. Gehienetan luze samarra, baina motza eta zabala ere izan daiteke. Eraztun zuria edo zurixka du, oinaren goialdean eta zintzilika. Bulbo esferikoa du, zuria hasieran eta horixka edo okrea gero.

Mamia: Mardula eta zuria. Kutikula azpian limoi kolorea du. Patata gordinaren usaina du, eta zapore desatsegina.

Noiz eta non aurkitu: Udaberritik udazkenera konifera artean zein baso hostozabaletan. Oso arrunta euskal parajeetan.

Jangarritasuna: Baliorik gabea. Ez du merezi jaterik usain eta zapore txarra duelako.

Oharra: Toxikotzat hartu izan da A. phalloides hilgarriarekin nahastu ohi delako, baina ez da toxikoa.

*Zalantzarik izanez gero, kontsultatu zure inguruko perretxikozale aditu batekin.