Amanita caesarea

Kuletoa, Gorringoa, Oronja, Amanite des Césars, Caesar’s mushroom

BIKAINA BIKAINA

Txapela: 5-15 cm-ko zabalera izan dezake. Hasieran borobila, arrautza formakoa, gero zabaldu egiten da. Kutikula laranja edo gorri-laranja kolorekoa, eta likatsu samarra. Normalean ez du bolba arrastorik, A. muscariak ez bezala.

Laminak: Urre kolorekoak dira. Askeak eta estuak.

Oina: Urre kolorekoa da, eta 6-15 cm-ko altuera du. Eraztuna dauka, horia eta hauskorra. Oinarrian zaku itxurako bolba zabala dauka, zuri-zuria.

Mamia: Zuria. Kutikularen azpian horia du. Usain eta zapore atseginekoa.

Noiz eta non aurkitu: Abuztu hasieratik urri erdialdera arte agertzen da. Leku lehorretan hazten da, hegoaldera begira dauden harea-lurretan bereziki. Hariztiak eta gaztainadiak ditu gogoko, baina pagadi, artadi eta pinudietan ere ateratzen da. Sasoi beroetan ematen da.

Jangarritasuna: BIKAINA. Askorentzat perretxikorik preziatuena da.

Oharra: Ezaguterraza da, dena dela, batzuk Amanita muscariarekin nahasten dute, baina azken honek laminak, oina eta eraztuna zuriak ditu, eta Amanita caesareak, ostera, urre kolorekoak.

*Zalantzarik izanez gero, kontsultatu zure inguruko perretxikozale aditu batekin.