Agrocybe aegerita

Makal-ziza, Seta de chopo, Agrocybe du peuplier, Pivoulade, Poplar mushroom

ONA ONA

Txapela: 5-10 cm-ko zabalera izan dezake. Hasieran, itxura borobila eta kolore marroia dauzka, gero zabaldu eta argitu egiten da.

Laminak: Estuak eta zuriak hasieran. Esporak heltzen direnean, marroi kolorea hartzen dute.

Oina: Luzea, gogorra eta haritsua. Gaztetan zuria, gero marroia. Eraztun zuri bat ere badu, sendoa eta iraunkorra.

Mamia: Mardula. Zuria edo zertxobait marroia. Usain eta zapore ederrekoa.

Noiz eta non aurkitu: Urtean hainbat aldiz ateratzen da, batez ere udaberritik udazkenera bitartean euria egin eta gero, baina negu leunetan ere atera daiteke. Hosto galkorretako zuhaitzetan ateratzen da, baina batez ere, egur biguneko txopo zaharren zaurietan, lurraren parean zein zuhaitzean gora. Ezkietan, zumarretan eta lizarretan ere ateratzen da, baina gutxiago.

Jangarritasuna: ONA. Perretxiko gazteak jatea gomendatzen da, zaharrek zapore mingotsa izan baitezakete.

Oharra: Perretxiko hauek biltzeko orduan mesedegarria da ezkilara bat erabiltzea, enborrean gora egoten baitira askotan. Hypholoma fasciculare especie toxikoaren nahas daiteke.

*Zalantzarik izanez gero, kontsultatu zure inguruko perretxikozale aditu batekin.