Agaricus xanthodermus
Azpibeltz tintausaina, Champiñón maloliente, Psalliote jaunissante, Yellow-stainer
POZOITSUA
Txapela: 5-12 cm-ko zabalera izan dezake. Trapezio edo kanpai formakoa da eta ertzetan izurrak ditu. Zuria da, baina tonu grisak hartzen ditu erdialdean. Igurtzitakoan horitu egiten da.
Laminak: Askeak eta estuak. Hasieran argiak edo gris kolorekoak, baina zahartzerakoan ilundu egiten dira.
Oina: Zuria, zilindrikoa eta luzea. Behealdea igurtziz gero horitu egiten da. Eraztun zuria eta iraunkorra du.
Mamia: Mardula eta zuria. Ukitzerakoan gorritu egiten da zertxobait. Oin aldean hori kolorea har dezake. Hasieran almendra mingotsen usaina dauka, eta anis usaina ere izan dezake. Zahartzean usain desatsegina dauka.
Noiz eta non aurkitu: Udaberrian eta udazkenean agertzen da larretan, belardietan, bide-bazterretan eta lorategietako belartzetan.
Jangarritasuna: TOXIKOA. Txanpinoi mota hau ez jatea hobe, batzuentzat toxikoa delako eta beste batzuetan nahiko astuna. Gainera, tinta usain sarkorra du.
Oharra: Horitzen diren beste Agaricus jangarri batzuekin nahas daiteke: A. arvensis, A. macrosporus eta A. silvicolarekin. Gogoan izan, A. xanthodermusak kolore hori bizia hartzen duela igurtzitakoan eta tinta usain desatsegina duela, horitzen diren gainerako Agaricusek anis usaina dutenean. Nolanahi ere, A. xanthodermusek ez du intoxikazio larririk eragiten: sabeleko minen bat eta botaka egiteko gogoa. Dena den, molestia nahikoa albo batera uzteko.