Agaricus silvicola

Anis-azpibeltza, Champiñón anisado, Agaric des bois, Rosé des bois, Wood mushroom

OSO ONA OSO ONA

Txapela: 5-10 cm-ko zabalera izan dezake. Globo itxurakoa hasieran eta zapala gero. Zuri edo zuri-krema kolorea du, eta horitu egiten da zertxobait.

Laminak: Hasieran arrosa-grisak eta amaieran marroi ilun samarrak.

Oina: Mehea eta lerdena. Zilindrikoa eta zabalagoa behealdean. Zuri-grisa eta eraztunduna.

Mamia: Zuria hasieran eta horixka gero; anis usain nabarmena dario.

Noiz eta non aurkitu: Udan eta udazkenean pagadi, harizti eta baita pinudietan ere.

Jangarritasuna: OSO ONA. Anis zaporeak gustagarri egiten du.

Oharra: Amanita hiltzaileekin nahas daiteke, A. virosa eta A. vernarekin alegia. Baina hauek bolba dute oinean eta Agaricus silvicolak ez. Gainera, Amaniten laminak zuri-zuriak dira.

*Zalantzarik izanez gero, kontsultatu zure inguruko perretxikozale aditu batekin.