Agaricus campestris
Txanpinoia, Barrengorri, Champiñón, Agaric champêtre, Rosé des prés, Field mushroom
OSO ONA
Txapela: 5-10 cm-ko zabalera izan dezake. Hasieran borobila, gero konbexua eta azkenik zapala. Zuri kolorekoa da eta ezkata txikiak ditu.
Laminak: Hasieran arrosa kolorekoak, gero marroiak edo txokolate kolorekoak, eta azkenean beltzak. Lamina askeak eta nahiko estuak ditu.
Oina: Zuria, betea eta zilindrikoa. Tinkotasun gutxiko eraztun zuria du. Txanpinoia gaztea denean eraztunak laminak estaltzen ditu erabat.
Mamia: Zuria. Ebakitzerakoan arrosa kolore motela hartzen du. Zapore eta usain goxoduna.
Noiz eta non aurkitu: Uda amaieran eta udazkenean multzoka ateratzen da belar txikiko larretan eta, batez ere, ganaduak ongarritutako tokietan. Nahiko ohikoa da.
Jangarritasuna: OSO ONA. Edozein modutan, txanpinoiaren laminak ilunak badira komenigarria da kentzea, eta beltzak baditu hobe batu ez.
Oharra: <strong>Amanita hiltzaile</strong> zuriekin nahastu daiteke: A. virosa, A. verna eta A. phalloides v. albarekin. Baina, Amanitek bolba dute, eta Agaricusek ez.