Agaricus bisporus

Txanpinoia, Champiñón de cultivo, Champignon de Paris, Portobello mushroom

OSO ONA OSO ONA

Txapela: 5-10 cm-ko zabalera izan dezake. Hasieran konbexua da eta gero zabaldu egiten da. Zuri-arre kolorekoa da.

Laminak: Gris-arrosa kolorekoak hasieran eta marroiak azkenean.

Oina: Zuria, mardula eta eraztunduna.

Mamia: Zuria, baina gorritu egiten da zertxobait mozterakoan. Zapore eta usain onekoa.

Noiz eta non aurkitu: Udan eta udazkenean zelaietan, lorategietako belardietan, bide-bazterretan eta landetan zabaldutako ongarri gainean.

Jangarritasuna: OSO ONA. Janari-dendetan eskura daitekeen kultibozko txanpinoia baino askozaz gozoagoa.

Oharra: Urrutiegi joatea bada ere, gerta daiteke Amanita hiltzaileekin nahastea, A. virosa eta A. vernarekin alegia. Baina hauek laminak zuriak eta bolba dituzte, eta Agaricus bisporusek lamina arrosak ditu eta bolbarik ez.

*Zalantzarik izanez gero, kontsultatu zure inguruko perretxikozale aditu batekin.