Agaricus augustus

Txanpinoi arrea, Champiñón majestuoso, Agaric impérial, The prince

OSO ONA OSO ONA

Txapela: 7-20 cm-ko zabalera izan dezake. Hasieran globo itxura hartzen du, gero konbexua da eta azkenik zabaldu egiten da. Txapela zurixka da, baina gainean ezkata marroi gorrixkak ditu. Ukitutakoan horitu egiten da.

Laminak: Hasieran zurixkak dira eta gero gris-arrosak. Azkenean ilundu egiten dira, Agaricus guztiak bezalaxe.

Oina: Zuria, zilindrikoa eta ezkataduna eraztunaren azpian. Eraztun zabala eta iraunkorra du.

Mamia: Zuria. Zapore onekoa eta almendra mingotsen gustua.

Noiz eta non aurkitu: Udazkenean, batez ere, konifera basoetan; baina hostogalkorreko basoetan ere atera daiteke.

Jangarritasuna:

Oharra: OSO ONA.

*Zalantzarik izanez gero, kontsultatu zure inguruko perretxikozale aditu batekin.