Agaricus arvensis
Elur-bola, Bola de nieve, Boule de neige, Agaric des jachères, Horse mushroom
OSO ONA
Txapela: 8-20 cm-ko zabalera izan dezake. Gaztetan konbexua da, globo-itxurakoa, baina gero zabaldu egiten da. Kolore zuria du. Igurtzitakoan horitu egiten da apur bat.
Laminak: Urre kolorekoak, askeak eta estuak.
Oina: Sendoa, zilindrikoa, gaztetan betea eta gerora hutsik. Zuri kolorea du, baina behealdean horitu egiten da zertxobait. Eraztun bikoitza du, zuria hau ere.
Mamia: Mardula eta zuria. Batu berritan anis usain suabea du, baina gerora joan egiten zaio.
Noiz eta non aurkitu: Normalean udazken hasieran agertzen da. Udaberrian ere agertu ohi da, baina ez hain sarri. Larretan, belardietan eta eremu ongarrituetan ateratzen da.
Jangarritasuna: OSO ONA. Heldutakoan komenigarria da lamina beltzak kentzea.
Oharra: Horitzen diren Agaricus guztiekin nahas daiteke: A. xanthoderma (toxiko samarra), A. silvicola eta A. macrosporus (jangarriak biak). Eta Amanita hiltzaile zuriekin ere nahas daiteke: A. virosa, A. verna eta A. phalloides v. albarekin. Baina, Amanitek bolba dute, eta Agaricusek ez.